Eduki publikatzailea
Atzealdea 2025eko San Migeletan laguntzeko deialdia zabalik
2025·09·12

Aurten ere iristear ditugu gure Sanmielak!! Jaiak onak izatea herritarron esku dago eta horretarako ezinbestekoa da zuen laguntza. Kultur Mahaieko kideek hilabeteak daramatzagu ilusioz antolaketa lanetan eta orain, gainontzeko herritarren laguntza eskatzeko unea da. Ekitaldi ugari antolatu ditugu, Irurar guztien gustokoak izango direlakoan. Horregatik, hartu ezazu tarte txiki bat zertan laguntzeko prest zauden jakinarazteko. Teloiaren atzean eta aurrekaldean dagoen guztiarekin osatzen baitira jai egun hauek.
Herriko jaiak aukera paregabea dira emakume eta gizonen arteko berdintasunerantz urratsak ematen jarraitzeko. Horretarako ezinbestekoa da jarrera erantzunkidea praktikan jartzea, hots, bolondres egiten diren eginkizun guzti hauek emakume eta gizonen artean modu parekidean banatzeko jarrera aktiboa erakustea.
Hemen galdetegia.