Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

2022ko Salto udaleku ibiltariak

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten.

2022·02·03

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten. Dagoeneko zabalik daude bai izena emateko epea, martxoaren 31 arte, baita begirale nahiz sukaldari aritzeko curriculumak bidaltzeko epea ere (martxoaren 4a baino lehen).

Informazio erlazionatua

 

Bestalde...

Ekainaren 27tik uztailaren 3ra UEMAk  antolatutako udaleku ibiltarian 14-18 urte bitarteko gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta sukaldariak behar dira. Bidali curriculumak arnasguneak@uema.eus  helbide elektronikora martxoaren 4a (ostirala) baino lehen.

Bi lekutatik abiatuko da udalekua, talde erdia Tolosatik eta beste erdia  Etxarri Aranaztik. Bukaeran guztiak Leitzan elkartuko dira eta han pasako dituzte azken lau egunak.  Udalekua ekainaren 27an hasi eta uztailaren 3an bukatuko da.

Ondorengo jakintzak baloratuko dira:

  • Begirale titulua izatea.
  • EGA edo bere baliokidea izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
  • Lan eskarmentua antzeko lanetan.
  • Euskararekiko sentsibilizazioa
  • Taldean lan egiteko erraztasuna.

Ibilbideari buruzko informazioa

Tolosatik Leitzara

  • Ekainak 27: Tolosa-Alkiza
  • Ekainak 28: Alkiza-Leaburu
  • Ekainak 29: Leaburu-Berastegi
  • Ekainak 30: Berastegi-Leitza
  • Ekainaren 30etik uztailaren 3ra: Leitza

Etxarri Aranaztik Leitzara

  • Ekainak 27: Etxarri Aranatz-Larraun
  • Ekainak 28: Larraun
  • Ekainak 29: Larraun-Basaburua
  • Ekainak 30: Basaburua-Leitza
  • Ekainaren 30etik uztailaren 3ra: Leitza