Agenda
Atzealdea Trans formatzen
TRANS-FORMATZEN DOKUMENTALA ETA TESTIGANTZAK
Trans-formatzen dokumentala: Dokumental honek transexualitatearen errealitatera gerturatzeko aukera paregabea ematen du. Hainbat gai lantzen ditu: generoa, identitate sexuala, aniztasuna eta askatasuna, besteak beste, eta horiek guztiak trans begiradatik ikusi eta ulertzeko erronka planteatzen du. Ondoren sexologo baten hitzaldia eta Naizen elkarteko kide baten bizipenak entzuteko aukera egongo da.
· Euskaraz, gaztelaniako azpitituluekin
+ 12 urte
(Irurako Udalak eta Irura Moretuz emakume taldeak antolatuta)
18:00, Udaletxeko ganbara