Agenda
Atzealdea Bizkarsoro
BIZKARSORO
Fikziozko luzemetraiaren proiekzioa + solasaldia lan-taldeko parte-hartzaile baten presentziarekin. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan
diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
· Euskaraz · Publiko guztia
18:00 Udaletxeko ganbaran