Eduki publikatzailea

Atzealdea Ezohiko plenua egin zen asteazkenean

Erabakiak

2024·04·18


Hiru gai nagusi aztertu ziren asteazkeneko ezohiko plenuan.

Lehendabiziko puntuan, informazioa elkartrukatzeko, ogasun eta finantza departamentuaren eta Gipuzkoako udalen arteko esparru hitzarmenari atxikitzeari, aho batezko onarpena eman zitzaion.

Bigarren puntu gisa, Udalak egin beharreko obra espedientea aurrera eramateko kreditu aldaketa proposamena aztertu eta bozkatu zen. Honakoak dira kreditu aldaketa eskatu duten partidak:  Zilar kaleko lanak; haur parkeko ur txorrotak; Tolosaldea Garatzen; Zahar etxea eta ostatua; edota protokolo eta ordezkarita gastuak. Gastu partida horietan ez zegoen nahiko krediturik aipatutako gastuei aurre egiteko eta kredituak sortzea edo gehitzea proposatu zen: 226.908,63 euro guztira. Aho batez onartu zuen plenuak kreditu aldaketa egitea. Aurreko urtetako gerakina erabiliko da gastu horiei aurre egiteko.

Plenuko azken puntua informatiboa izan zen: 2023ko likidazioaren berri ematea.

Navigation Menu

Navigation Menu