Eduki publikatzailea

Kirola izango da apirileko protagonista

Aisialdia

2024·04·10


Kirol ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu Iruran apirilean zehar, nahiz eta izango diren bestelako ekitaldiak ere.

Apirilaren 11n, ostegunarekin, zoru pelbikoa zaintzen ikasteko ikastaroa egingo da. Irura moretuz talde Feministak antolatu du eta Sara Majarenasek gidatuko du. 17:00etan hasiko da saioa, udaletxeko Ganbaran.

Apirilaren 12an, kirol egokituari buruzko sentsibilizazio tailerra eskainiko zaie LH3 eta LH6 arteko gaztetxoei. Irurako Ikastolak eta Udalak antolatutako saioa da. Pilotalekuan elkartuko dira ikasleak, 09:00etatik aurrera.

Apirilaren 13an, kalera aterako da kirola. 11:00etan hasita, spinning saioa egingo da San Migel plazan. 11:00etatik aurrera, irakasle batek gidatutako saioa hasiko da, plazan bertan jarritako spinning bizikletatan. Arratsaldean,  mahai-tenis saioa egingo da. Azalpenak entzun eta kolpeak ikasi ondoren, txapelketan parte hartzeko aukera izango du nahi duen orok. 16:00etan hasiko da kirol-saioa, San Migel plazan bertan.

Apirilaren 19an, kirol saltsan murgilduko dira LH3-LH6 arteko gaztetxoak. 17:00etan hasiko da saioa, pilotalekuan. Hainbat kiroletan aritzeko aukera izango dute: futbola, saskibaloia, skate-irristaka eta xarea.

Apirilaren 20an, larunbatarekin, yoga eta bribazio bainua saioa egingo da udaletxeko Ganbaran, 17:00etan hasita. Liburutegian egin behar da izen-ematea, 10 euro ordainduz.

Igandean, apirilak 21, bailarako gazteen bertso saioa izango da Ostatuan. 18:30etan hasiko da Aitor Mendiluzek antolatutako bertso saioa.

Apirilaren 24an, literatura izango da protagonista. Liburuaren eguna izanik, ipuin kontaketa saioa izango da liburutegian, 17:45etan hasita. Itziar Saez eta Oier izango dira kontalariak eta 3 eta 11 urte arteko haurrei zuzendua izango da.

Mekanizatzeko erraminten euskal azoka ospatuko da apirilaren 25ean, ostegunarekin. Mekanizazio enpresei eta lanbide heziketa eskolei bideratutako deialdia da.   Gonbidapena eskatzeko idatzi: car@carsuministros.com.

Egun berean saioa izango du irakurle taldeak. Goiatz Labandibarren ‘Bekatua’ liburua izango dute aztergai. 18:00etan hasiko da Saioa, liburutegian.

Apirilaren 27an, azkenik, kirol hitzordu garrantzitsua izango dugu Iruran. 16:00etan hasita, Irurako Herri Krosa ospatuko da. Haurrek emango diote hasiera eta 17:00etan iritsiko da helduen txanda. Izen ematea: Aurretik: www.kronoak.com: 5€  Egun berean: 16:00ak arte plazan: 7€.

 

Ikusi egitarau osoa HEMEN

Navigation Menu

Navigation Menu