Eduki publikatzailea
Atzealdea Asteartean egin zen udal plenua
2024·05·02
Apirilaren 30ean, asteartearekin egin zen osoko batzarra.
Aurreko bilkuretako akten onespenarekin eman zitzaion hasiera plenuari:
- 2024-02-27ko bilkurako aktaren onespena.
- 2024-03-21eko bilkurako aktaren onespena.
- 2024-03-21eko bilkurako aktaren onespena.
- 2024-04-17ko bilkurako aktaren onespena.
Alkatetzako dekretu honen berri eman zen jarraian: 2024ko otsailaren 22tik 2024ko apirilaren 23ra (2024/61-2024/121)
118/2024 alkate dekretua berrestea izan zen osoko bilkurako hirugarren puntua.
Dekretu honetan jasotzen denez, Tolosaldea Garatzen SA elkarteari, 2023ko abenduaren 18ko Batzar Orokorrean onartutako 2024ko Gestio Planean aurre ikusitako ekintza, zerbitzu eta programak bideratzeko enkargua ematen zaio honako sailetan: Udala, Enpresa, Ekintzailetza, Enplegua, Turismoa, Migrazio eta Aniztasuna eta Kontsumitzaile Bulegoa.
Azkenik, kontu-hartzailearen txostenen inguruan aritu ginen.
Batetik, 2024. urteko 1 hiruhilabeteko berankortasun txostenaren berri eman.
Txostenean jasotzen denez, 2/2012 Lege Organikoak, apirilaren 27koak, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantzen Iraunkortasunari buruzkoak, ekarri du batez besteko epea kontzeptua (OBBE). Kontzeptu honek azaltzen du zor komertziala ordaintzeko behar izan dugun denbora, edo, izan den atzerapena. Horrela Administrazio Publiko guztiek, gardentasun- ariketa bat eginez, ordaintzeko batez besteko epea argitaratu beharko dute.
Irurako Udalari 2024ko 1º hiruhileko ordainketa epeari buruzko txostenak jasotzen duenez, 1º Hiruhileko Epea 6,48 egunekoa da eta lege barruko muga 30 egun dira.
Eta azkenik, 2024ko 1go hiruhilabeteko Urteko exekuzio txostenaren berri ere eman zuen kontu-hartzaileak