Eduki publikatzailea

Atzealdea Egitarau oparoa, maiatzean

Egunez egun

2024·05·02


Hilabetea hastearekin batera jarriko da martxan maiatzeko kultur egitaraua. Maiatzaren 2an, udaletxeko ganbaran, Andragora, Tolosadeko emakumeen etxearen aurkezpen saoa egingo daute, 17:30etan hasita. Eskualdean emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzea helburu duen proiektua da eta eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinen inguruko azalpenak emango dituzte.

Horrez gain, kontuan izan tamaina handiko hondakinak ateratzeko egun jakinak finkatuta daudela. Edukiontzien ondoan utzi daitezke hileko 1go eta 3. ostiral bezperan, 20:00etatik 22:00etara. Maiatzaren 2a eta maiatzak 16a dira horretarako finkatutako egunak. Bestalde, dakizuenez Garbigunera ere eraman daitezke eta etxetresna elektriko berria erosiz gero, zaharra dendan ere utz daiteke.

Asteburuan ere izango da zertaz gozaturik, noski. Larunbatean, Gazte Asanbladako kideek kantu bazkaria antolatu dute herriko plazan. Musika, kantua eta giro ederra, 14:30etan hasita. Arratsaldean berriz, Udaberriko Xare Txapelketako finalak jokatuko dira gaztetxo eta gazteen mailako hiru partida izango dira gozagarri, 16:00etan hasita, Trinketean.

Irura Bizi elkarteak antolatutako ipuin lehiaketa ere abian izango dugu hilabete honetan. LH3-6 arteko gaztetxoek euren lanak aurkezteko epea zabalik izango dute maiatzaren 6tik 10era, Ikastolan edo Udal Liburutegian. “Luzatu eskua beste kulturei” izango da ipuinetan landu beharreko gai nagusia. Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 24an egingo da, herri eskolako aretoan.

Maiatzaren 8an, hilabetero bezala, ‘Irurako adinekoak sasoiko’ egitasmoko saioa egingo da. 11:00etan elkartu, eta herrian barrena ibilalditxoa egingo dute 65 urtetik gorakoek.

Irurako Ikastolaren Eguna ospatuko da maiatzaren 11n eta, maiatzaren 14an, Bizkarsoro filma eskainiko dugu Udaletxeko ganbaran. 18:00etan hasiko da emanaldia eta ondoren, solasaldia egingo da, lan-taldeko parte-hartzaile bat bertan dela.

LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna da maiatzaren 17an eta, data horri lotuta, hitzordu berezia antolatu da Iruran. Izan ere, maiatzaren 15ean, Trans-formatzen filma eskainiko baita udaletxeko ganbaran. Gainera, sexologo baten hitzaldia eta Naizen elkarteko kide baten testigantza ere eskainiko dira. 18:00etan hasiko da saioa.

Parte-hartze prozesua martxan da gure herrian eta, maiatzaren 16an hitzordu garrantzitsua dugu guztiok. “Zatoz etorkizuna Irudikatzera” izenburupean, diagnositik ateratako datuak kontrastatu eta etorkizuneko erronkak identifikatuko dira. 18:00etan emango zaio hasiera saioari, Udaletxeko Ganbaran.

Maiatzaren 17an, ‘Gora bihotzak’ ikuskizuna izango dugu San Migel plazan. Ikuskizun honetan, LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunari lotuta, Aurreiritzirik eta oztopo mentalik gabeko maitasuna aldarrikatzen da, irudi heteronormatibotik haratagoko maitasunaren manifestua balioan jartzeko. 17:30etan hasiko da ikuskizuna, San Migel plazan.

Egun berean, iluntzeko 19:00etatik aurrera, Onintza abesbatzaren emanaldia izango dugu elizan.

Gaztelekuko gazteei espreski zuzenduta, Bubble ball egiteko aukera izango da, maiatzaren 18ko arratsaldean. Parte hartzea 12 nerabez osatutako taldeetan egingo da eta talde bakoitzak ordu jakin bat izango du. Nerabe bakoitzari zein talde eta ordutan egokitu zaion jakinaraziko zaio. Gehienez 60 nerabek parte hartu ahal izango dute eta Irurakoek lehentasuna izango dute. Izen ematea maiatzaren 9a baino lehen gaztelekuan edo 747429943 telefonoan WhatsApp-a bidaliz.

Kultur aniztasunaren astea ospatuko dugu Iruran, maiatzaren 20tik 24ra. Maiatzaren 20an, astelehenarekin, ‘Bidaia Palestinara’ hitzaldia izango dugu, Marta Martinez eta Itsaslore Yarzaren eskutik. 18:30ttan hasiko da, Udaletxeko ganbaran.

Erakusketa bat ere izango da gozagarri. Maiatzaren 20tik 24ra, ‘Begirada bat mundura, mundura beigradak’ argazki-erakusketa ikusgai izango da herri eskolan. Eta gainera, Fernando Rojo egilearekin bisita gidatua egiteko aukera izango dugu maiatzaren 21ean, 19:00etan hasita.

Maiatzaren 22an, asteazkena, Loatzo Musika Bandaren udaberriko kontzertua izango dugu San Migel Plazan, 19:00etan hasita.

Jon Maia bertsolari eta idazleak, bestalde, ‘Extremaduratik bertsolaritzara, integrazio istorio bat’ hitzaldi-solasaldia eskainiko du maiatzaren 23an, 19:00etan hasita, Herri eskolako aretoan. Migrazioaz, hizkuntzaz, identitateaz, bertsolaritzaz eta bere bizipenez eta gogoetez hitz egingo du.

Kultur aniztasunaren asteari lotuta, ekitaldi ezberdinak izango ditugu maiatzaren 24an. Batetik, ‘Abentura erraldoia’ filmaz gozatzeko aukera izango dugu, euskaraz, Herri eskolako aretoan. Ondoren, Ipuin lehiaketako sariak banatuko dira eta, 19:00etan hasita, La Jodedera taldearen Saioa izango dugu plazan.

Hilabeteko azken asteburua ere indartsu iritsiko da. Igandean, maiatzak 26, artisautza eta janari azoka izango dugu, 10:00etan hasita. Artisautza produktuak, elikagai ezberdinak izango dira aukeran; gazta, eztia, kontserbak, bitxiak, larruzko eta harizko jantziak, osagarriak… etab.

Aisialdi gida, HEMEN

Navigation Menu

Navigation Menu