Eduki publikatzailea
Atzealdea Udaleku irekietan begirale izateko izen-ematea azken egunetan sartu da
2024·04·08
Apirilaren 11n amaituko da udaleku irekietan izena emateko epea. Hemen dituzue izena emateko argibideak:
Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “GOIZA PASA 2024” udaleku irekietarako, uztailaren 1etik 24ra. Izena ematen duten haur eta nerabeen kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.
Deialdiaren oinarriak GAOn eta Irurako udaleko web orrialdean topatuko dituzue eta bertan ikus daitezke kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak (titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, besteak beste).
Interesatuek eskaera, martxoaren 12tik apirilaren 11ra, egoitza elektronikotik aurkeztu behar dute. Horretarako pauso hauek jarraitu behar dira:
www.irura.eus → on-line tramiteak → joan on-line tramiteetara → EPE Lan eskaintzak → EPE-en zerrenda → Udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko prozesua (OP1/2024) → Eskaera aurkeztea
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/6560/0/46/ver
Begirale izateko eskaera egitearekin batera, derrigorrezko dokumentuak eta merituak baloratzeko agiriak egoitza elektronikoko S/I Erregistrotik aurkeztu beharko dira.
Irurako udaleko web orria → on-line tramiteak → joan on-line tramiteetara → S/I Erregistroa → Erregistroan alta eman → online tramitazioa hasi
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do
Hautaketa prozesuan, merituak baloratzeaz gain, talde dinamika bat egingo da. Eskaera egiten dutenei jakinaraziko zaie talde dinamika non eta noiz egingo den.
Hezitzaile lanetarako kontratatua izateko, beste baldintza batzuez gain, ezinbesteko izango da 16 urte izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea, euskaraz jakitea, natura sexualeko delituenganako aurrekari penalik ez izatea eta prestaketa asteburuan parte hartzea. Prestaketa asteburua ekainaren 7 eta 8an izango da.
Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituztenentzat, gehienez lau plaza eskainiko dira eta eskaera, matxoaren 12tik apirilaren 11ra egin beharko da, egoitza elektronikoko S/I Erregistrotik egin beharko dute pauso hauek jarraituz:
Irurako udaleko web orria → on-line tramiteak → joan on-line tramiteetara → S/I Erregistroa → Erregistroan alta eman → online tramitazioa hasi
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do