Eduki publikatzailea
2024·09·05
Uztailaren 15etik 18ra bitartean Iruratik igarotzen den Oria ibaiaren zatian garbiketa-lanak burutu zituen Irurako Udalak Gureak gizarteratze-enpresaren bitartez. |
Bildutako hondakinak San Migel plazan ikusgai izan ziren aste horretan zehar, herritarrak ibaira iristen diren hondakin-kopurua ezagutu eta hauek jatorrian ondo kudeatzeko beharra azpimarratzeko helburuarekin. |
Izan ere, hondakinak dagokion edukiontzian edo tokian modu egokian jasotzen ez badira, horietako askok ibaian amaitzen dute eta, zati handi batek itsasoan. |
2024ko Irurako zatiko Oria ibaiaren garbiketa-kanpainan 103 kilo hondakin atera ziren ibaitik, modu honetan sailkatuta: |
|
Udalak gogorarazten du hiri-hondakinak modu egokian ez kudeatzea 90,1 eta 45.000 euro arteko isunarekin zigortua dagoela eta hainbat aukera dituztela hondakinak modu egokian kudeatzeko: |
|
Bilketa egokian laguntzeko hondakinak egoki sailkatzeko gida eta eskualdeko bi garbiguneen informazioa eskura dute herritarrek. |
Garbiketa-lan hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako sailaren dirulaguntza jaso dute. |