Eduki publikatzailea

Atzealdea "Mugikortasun iraunkorra" argazki-lehiaketa

TARGAZKI Tolosaldeko Argazkilari Taldeak eta Tolosaldea Garatzen-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatutako lehiaketa.

2020·09·09


Oinarriak

Tolosaldean bizi diren guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, TARGAZKI elkarteko kideek izan ezik.

Lehiaketaren gaia mugikortasun iraunkorra da, edozein motatako argazki-teknika onartzen da, baldin eta parte hartzen duen egileak irudia osorik lortu badu, egilearenak ez diren elementurik sartu gabe.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Aurkeztutako argazkiek ezingo dute inolako identifikaziorik edo ur-markarik eraman.

Argazkiak JPG formatuan, 10. konpresioan eta gehienez 4000 pixeleko tamainan aurkeztu behar dira alderik luzeenean.

Fitxategien gehienezko pisua 5 megakoa izango da.

Izen-ematea doakoa da. Argazkiak internet bidez bakarrik bidali ahal izango dira, targazki.fotogenius.es helbidean.

Lehiaketaren egutegia

  • Onartzeko epea: 2020ko abuztuaren 10etik irailaren 13ra
  • Epaimahaiaren erabakia: 2020ko irailaren 15ean
  • Emaitzaren jakinarazpena: 2020ko irailaren 16an
  • Sari banaketa: 2020ko irailaren 19an

Epaimahaia Targazki elkarteko hiru kidek osatuko dute. Epaia apelaezina izango da eta emaitza posta elektronikoz jakinaraziko da, webgunean argitaratzeaz gain.

Sariak

Kategoria orokorreko sariak

  • Lehen saria: Argazki denda batean gastatzeko 300 ko opari txartela + oroigarria
  • Bigarren saria: Argazki denda batean gastatzeko 100 ko opari txartela + oroigarria
  • Hirugarren saria: Argazki denda batean gastatzeko 100 ko opari txartela + oroigarria

Gazteen kategoriako sariak (8-16 urte)

  • Lehen saria: Argazki denda batean gastatzeko 100 ko opari txartela + oroigarria
  • Bigarren saria: Oroigarria
  • Hirugarren saria: Oroigarria

Kontsultetarako eta informazio eguneraturako

Sari banaketa non egingo den elkartearen webgunean jakinaraziko da.

Ezinbestekoa izango da saridunak edo pertsona baimendun bat bertaratzea horiek jasotzeko.

Erakusketa bat egingo da hobekien baloratutako argazkiekin, zehazteke dauden lekuan eta egunetan.

Beste ohar batzuk

  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.
  • Bertan azaltzen ez den edozein gorabehera erakundeak konponduko du.
  • Aurkeztutako lan guztiak egilearen jabetza absolutuan geratuko dira, eta antolakuntzak argitaratzeko (liburuxkak, publizitatea, sare sozialak, lehiaketaren webgunea, etab.) edo merkataritza izaerarik gabeko erakusketarako eskubidea izango du, betiere egilearen izena aipatuta.
  • Erakusketan fisikoki erakutsitako argazkiak elkarte antolatzailearen jabetzakoak izango dira, eta etorkizunean elkarte antolatzaileak erabili ahal izango ditu, betiere irabazi asmorik gabe eta egilearen izenarekin batera.
  • Antolakuntzak eskubidea izango du indarrean dagoen legediaren aurkako argazkiak lehiaketatik kanpo uzteko.
  • Emandako datuak era konfidentzialean tratatuko dira.

Bai datak, bai sariak banatzeko ekitaldiak, eta abar, unean uneko COVID 19ren ondoriozko egoeraren arabera alda daitezke.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Oinarriak [pdf]

 

Navigation Menu

Navigation Menu