Agenda

Dokumentala: "Mendian hil, Hirian hil"

Mendiaren hilabetea
19 URR

  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Herri eskolan (gela borobila)
  • Nori zuzendua: publiko guztia
  • Euskaraz
  • Antolatzailea: Irura Bizi elkartea

Oroitzapenaren eta itxaropenaren gaineko dokumentala (58 min.) eta Iñaki Peña zuzendariarekin solasaldia.

Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimenduaren gainditzea nola bizi ditugu. Iraganean errotutako etorkizunak eragiten duen itxaropena, joan zirenak gogora ekartzea… Horiexek dira Iñaki Peñaren dokumental berriaren hari-muturrak

Gonbidapena eskatzen du

Mendian Hil HIrian hil

 

Covid-19 neurriak

  • Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko, emanaldien edukiera mugatuko da.
  • Emanaldietara joan ahal izateko, gonbidapena beharko duzu.
  • Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu.
  • Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.
  • Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.
  • Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da
  • Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.
  • Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
  • Gonbidatuen izena egiaztatu egingo da.
  • Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.