Berriak COVID-19
Atzealdea

“Goiza pasa 2020” udaleku irekiak bertan behera

Irurako udaletik, COvid-19a dela eta jaso ditugun irizpideak kontuan izanik eta EUDELen gomendioen artean herrietan antolatzen diren udalekuak bertan behera uzteko aholkua dagoela jakinik, “Goiza pasa 2020” udaleku irekiak bertan behera uztea erabaki da.

2020·06·02


Irurako udaletik, COvid-19a dela eta jaso ditugun irizpideak kontuan izanik eta EUDELen gomendioen artean herrietan antolatzen diren udalekuak bertan behera uzteko aholkua dagoela jakinik, “Goiza pasa 2020” udaleku irekiak bertan behera uztea erabaki da. Ez da erabaki erraza izan, baina, une hauetan ezin bestekoa da guztion osasuna eta segurtasuna lehenestea eta zentzuz eta arduraz jokatzea.

Bestalde, aste honetan ludoteka eta gazteleku zerbitzuetako sustapen birtualari amaiera emango diogu ohiko moduan, baina, haur eta nerabeen aisia bermatu nahian eta udan ere elkarren berri izaten jarraitzeko, ekaineko azken astean bueltan izango gara. Gainera, pandemiaren bilakaerak hobera egingo balu eta osasun baldintzak bermatzea posible dela ikusiko balitz, uztailean zehar, haur eta nerabeentzako aurrez aurreko ekintza puntualak antolatzeko edo/eta zaintza zerbitzua eskaintzeko aukerak aztertzen ari gara eta erabaki bezain laster jakinaraziko zaizue. 

Bitartean, animo eta zaindu!