Eduki publikatzailea
Atzealdea “GEURE(R)A” dantza ikuskizuna Iruran
2025·10·24

Urriaren 31n, ostiralean, 21:00etan, Irurako frontoian izango da “Geure(R)a” izeneko dantza ikuskizuna, Harrobi Dantza Bertikala konpainiaren eskutik.
Ikuskizuna naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa da.
Musika: Juantxo Zeberio
Bertsoak: Toti Martínez de Lezea
Irudiak: Paco Gramage
2023ko Umore Azokako Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen lan honek, historian zehar emakumeen oroimena eta papera zalantzan jartzen dituen hari poetikoagatik. Dramaturgiak gaur egungo gizartearen galdera bat proposatzen du:
“Nortzuk diren gaur egun sorginak? Eta nortzuk dira zapaltzen dituztenak?”
Sarrera doan izango da.