Agenda

"Esnatu naiz" kabareta

27 EKA

  • 19:30
  • Kulturunean
  • Gazte eta helduak
  • Euskaraz

Duela 10 urtera arte bere familiarekin baserrian bizi zen Elurrek, Londresko The Pink Flamingo klubean bere showa du. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek trans kolektiboko
modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide. Gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko mezua zabaldu nahi du.

Esnatu naiz