'Bizitza osasuntsua elikaduraren bidez' ikastaroa
2022·01·24
Irurako Udaleko Kultur sailak 'Bizitza osasuntsua elikaduraren bidez. Dietak eta sukaldaritza osasuntsua' ikastaroa antolatu du, 55 urtetik gorako herritarrentzat, Ceban-en eta Gazte Alaiak elkartearen laguntzarekin.
Ikastaroaren helburua menuak eta errezeta sorta osasuntsuak eta naturalak elaboratzea izango da. Gorputzaren pisua elikagaiak konbinatuz erregulatzea eta gaixotasunak elikaduraren bidez prebenitzea.
Gazte Alaiak elkartean izango da ikastaroa, otsailan izango da, astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 19:00etara. 20 ordu izango dira guztira, otsailaren 1tik 22ra, eta aurrera atera ahal izateko 12 ikasle beharko dira gutxienez.
Matrikula doan izango da, eta izena Kultur Etxean eman beharko da, urtarrilaren 31a baino lehen: kultura@irura.eus / 688874896
Edukiak
Dietetika eta nutrizioa: (4 ordu)
- Nutrizioaren kontzeptuak eta helburuak.
- Elikagaien erabilera digestibo eta metabolikoa.
- Eskakizun eta erreklamazio nutrizionalak.
- Elikagai garbigarriak.
- Proteina garbiak.
- Koipeak, kolesterolaren prebentzioa.
- Algen eta germinatuen prestaketa.
- Glutenaren eta sojaren elaborazioa.
- Bateraezintasunak.
- Fruta eta barazki zukuen konbinazioa gure defentsak indartzeko.
- Elikadura-osagarria
1. Menua (4 ordu)
- Entsalada sortzailea, Brokoli-Krema.
- Sojaren prestaketa. Soja-albondigak saltsa arrosarekin.
- Adoboak eta Mojo saltsak.
2. Menua (4 ordu)
- Porru-krema. Barazkiak salteatuta.
- Arroz integrala algekin.
- Arrain begetarianoa.
- Soja-eskalopeak.
3. Menua (4 ordu)
- Entsalada Greziarra.
- Soja erregosia.
- Makarroi integralak karbonara eran.
4. Menua (4 ordu)
- Digestioari laguntzen dion infusioa
- Udareak muztioarekin.
- Zerealen lanketa. Olo, gari, artatxiki, garagar hanburgesak
- Fruitu lehorren krema
- Quesada, fruta edo zitriko moussea, Fruta freskoa konfiturarekin, sagarrak esne-gainarekin eta fruitu lehorrekin