Eduki publikatzailea

Atzealdea "Akelarre: marearen kontra" dokumentala, ostiralean

Akelarre

2026·07·08


Akelarre musika taldearen ibilbidea errepasatzen duen "Akelarre: marearen kontra" dokumentala ikusteko aukera izango da ostiralean Iruran. Taldeak eszenatokien gainean egindako 30 urte baino gehiagoko ibilbidearen jatorria eta unerik adierazgarrienak jasotzen ditu filmak.

Musikarekiko pasioaren bidez Akelarre eta bere jarraitzaileak elkartzen dituen dokumentala da. Taldearen historia ez ezik, "bizitza ulertzeko modu baten testigantza" ere eskaintzen du.

Dokumentalak 85 minutuko iraupena du, eta 18:00etan hasiko da, udaletxeko ganbaran.

Ondoren, Akelarre taldeko abeslari izandako Patrice Dumora Watsonek kontzertu akustikoa eskainiko du Irurako Ostatu kanpoan.

Irurako Udalak herritarrak hitzordura gerturatzera eta arratsaldeko kultur eskaintzaz gozatzera animatzen ditu.

Informazio gehiago: https://akelarredok.eus/

Navigation Menu

Navigation Menu