Visor de contenido web
Noticias
Atrás

Hazilan: prácticas en empresas e instituciones de Tolosaldea para jóvenes de la comarca

Hazilan es un programa de inserción laboral para jóvenes de entre 20 y 44 años.

04·04·2022

  • 80 orduko formazioa jasoko dute lehenik, Lehiberri Zentroan, eta ikasketa arloarekin zerikusia duten praktikak egiteko aukera izango dute gero.
  • Maiatzaren 2an hasiko da formazio fasea, hortaz, apirila amaierara arte izango da izena emateko aukera.

20 eta 44 urte arteko gazteak lan-merkatuan sartzeko programa da Hazilan. Lanik gabe dauden, beren ikasketekin bat datorren lanpostu baten bila dabiltzan edota lanean egonda, beren baldintzak hobetu nahi dituzten gazteek dute parte hartzeko aukera, beti ere goi-mailako ikasketak badituzte.

Programa bi fasetan banatzen da: lehenik, izena eman duten guztiek taldean 80 orduko formazio fase bat jasotzen dute. Aurten, maiatzaren 2tik 24ra izango da. Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, Lehiberri Zentroan, 09:30etik 14:30era.

Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Saileko arduradunek gidatutako oinarrizko konpetentzia sozioprofesionalak garatzeko eta enplegu bilaketa hobetzeko saioak izango dira horiek: autonomia, motibazioa, espektatiben kudeaketa, komunikazioa, gatazken kudeaketa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza… Talde-dinamikak ere egingo dituzte, eta amaieran jarraipen pertsonala izango dute parte hartzaileek.

Lehen fase hori amaitutakoan, ekainetik irailera bitarte, Tolosaldeko enpresa edo erakunderen batean, udaletan esaterako, praktikaldia egingo dute, norberaren profilera egokitutako lanpostuetan, lan-esperientzia hartzeko eta lan-aukerak sustatzeko.

Izen-ematea martxan

2022ko lehen taldea osatzen ari da Enplegu Saila, eta apirila amaierara arte izango da izena emateko aukera. Horretarako, lan@tolosaldea.eus helbidera idatzi edo tolosaldeagaratzen.eus web orriko Hazilan gunean datuak bete beharko dira. Izen-ematea doakoa da.

Irailean ere Hazilan programaren bigarren talde bat osatzeko asmoa dute, nahiz eta horretarako datak oraindik ez dituzten finkatu. Dena dela, interesadunek, Enplegu Sailarekin aipatutako bideetatik harremanetan jartzeko aukera dute.

  • Primero recibirán una formación de 80 horas en el Centro Lehiberri y después podrán realizar prácticas relacionadas con su área de estudios.
  • La fase formativa comenzará el 2 de mayo, por lo que la inscripción estará abierta hasta finales de abril.

Hazilan es un programa de inserción laboral para jóvenes de entre 20 y 44 años. El programa se centra en jóvenes que se encuentren en situación de desempleo, que busquen un puesto de trabajo acorde con sus estudios o que, estando trabajando, quieran mejorar sus condiciones, siempre que cuenten con estudios superiores.

El programa se divide en dos fases: en primer lugar, la fase formativa, que consta de 80 horas. Este año, se prolongará del 2 al 24 de mayo. Las sesiones serán de lunes a viernes, en Lehiberri Zentroa, de 09:30 a 14:30 horas.

Estas sesiones consistirán en el desarrollo de las competencias socioprofesionales básicas y en la mejora de la búsqueda de empleo, y estarán dinamizadas por responsables del departamento de Empleo de Tolosaldea Garatzen. Tratarán temas como la autonomía, la motivación, la gestión de expectativas, la comunicación, la gestión de conflictos o la capacidad de toma de decisiones. También realizarán dinámicas grupales y al final contarán con un seguimiento personalizado.

Una vez finalizada esta primera fase, de junio a septiembre, realizarán un periodo de prácticas en una empresa u organismo, tanto público como privado, de Tolosaldea, en puestos de trabajo adaptados a su perfil, para adquirir experiencia laboral y con el objetivo de promover oportunidades laborales.

Inscripción en marcha

El Departamento de Empleo está conformando ya el primer grupo de 2022. La inscripción, que es gratuita y que se prolongará hasta finales de abril, se podrá realizar escribiendo a lan@tolosaldea.eus o rellenando los datos en la web.

En septiembre también tienen previsto formar un segundo grupo, aunque aún no se han fijado las fechas para ello. No obstante, las personas interesadas podrán ponerse en contacto con el Departamento de Empleo a través de los canales anteriormente mencionados.