Noticias COVID-19
Atrás

KZgunea ofrece atención vía telefónica y/o a través del correo electrónico

KZgunean beharrezkoa ikusten dugu gure zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko. / En KZgunea vemos necesario continuar prestando nuestros servicios para ayudar en esta situación a las personas que están en la brecha digital.

01·04·2020


Zentroetan formakuntza-jarduera eten ondoren eta Covid-19ko epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz mugikortasuna murriztu ondoren, KZgunean beharrezkoa ikusten dugu gure zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko.

Hala, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.

Hainbat bide daude zabalik euskarri honen bidez, eta horietako bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakaskuntza-jarduerarekin %100ean online jarraitzeko hartutako erabakiarekin lotuta dago.

Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. Zehazki, KZguneak funtsezkoa ikusten du laguntza ematea online erosketetan, banku-izapideetan, Osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen maneiluan eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei, eta eragiketa horiek, orain bai ala bai, etxetik egin behar dira eta ez dakite ondo funtzionatzen. Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman genezake senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.

Horregatik, era horretako kontsultetarako, erabiltzaileek gure kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko diegu KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua hemen kontsulta daitezke.

Tras la suspensión de la actividad formativa en los centros y las restricciones a la movilidad debido a las medidas de seguridad adoptadas para contener la epidemia del Covid-19, en KZgunea vemos necesario continuar prestando nuestros servicios para ayudar en esta situación a las personas que están en la brecha digital.

Así, KZgunea ha modelado un sistema para resolver las dudas tecnológicas de la ciudadanía vasca por canales que no requieran la presencia física en los centros, pero que sean sencillos de utilizar por las personas usuarias que precisen de este servicio. Por lo tanto, la atención será telefónica y/o a través del correo electrónico.

Existen diferentes vías abiertas a través de este soporte, una de ellas relacionada con la decisión del Departamento de Educación del Gobierno Vasco de continuar con la actividad docente al 100% de forma online.

Asimismo, cualquier persona que necesitara asistencia para la resolución de cualquier duda en torno a las Tecnologías de la Información y la Comunicación (TIC) puede realizar su consulta telefónicamente o por correo electrónico. En concreto, desde KZgunea vemos fundamental prestar apoyo a los colectivos, sobre todo de personas mayores, que necesiten ayuda en las compras online, trámites bancarios, acceso a Carpeta de Salud, manejo de aplicaciones (Osakidetza)… operaciones cotidianas que, ahora sí o sí, deben realizarse desde casa y no conocen su correcto funcionamiento. También podemos dar el apoyo que necesiten las residencias de mayores para la realización de videoconferencias entre los familiares y residentes.

Por ello, y para todo este tipo de consultas, las personas usuarias pueden utilizar nuestros canales -teléfono y correo electrónico- y les ayudaremos a despejar sus dudas. Se pueden consultar todos los horarios y forma de contacto de los centros KZgunea