Visor de contenido web
Noticias
Atrás

Jan Tolosaldea

Adherirse en el día del Medio Ambiente con el modelo de alimentación local

02·06·2020


Jan Tolosaldea” ekimenak eskualdean ekoitzitako produktuen kontsumoan oinarritutako elikadura-sistema bultzatzen du eta Irurako Udala egitasmo horren kide da. Ekimen honi esker gertuko elikagaiak sustatu nahi dira, laborantza-sektorean lan egiten duten Tolosaldeko eragileak, herritarrak eta eskualdeko udalak inplikatuz eta horien arteko sarea osatuz.

Izan ere, bertako produktuetan oinarritutako elikadura-sistemak, bertako ekonomian eragiteaz gain, ingurumenaren ikuspuntutik ere onura adierazgarriak ekartzen dizkigu, hala nola: elikagaien garraioari lotutako gas kutsakorren eta Berotegi Efektuko Gasen emisioak gutxitzen dira, bertako landare eta animalia espezien aniztasuna bultzatzen da eta gure herrietako landa-paisaia mantentzen laguntzen da.

Arrazoi horiengatik, ingurumenaren munduko eguna (ekainak 5), aurten beste era batean ospatzeko gonbitea bidali nahi die Irurako Udalak herritarrei, Tolomendik antolatutako ekimen honetan parte hartzera animatuz: tokiko elikagaien aldeko jardueraren bat egin eta jarduera horren berri emateko asmoz, gehienez minutu erdiko (30 segundoko) bideo bat grabatzea, “JAN TOLOSALDEA” lema erabiliz. Bideoa grabatu ondoren honela partekatu dezakezue:

  • Sare sozialak badituzue, bertan argitaratu #JanTolosaldea hashtag-a jarriz (edo @tolomendi jarriz) #zuen ekimena, udalerri, ekoizle, etab., hashtag propioa agertzeko.
  • Sare sozialik ez baduzue, bideo ondorengo epostara bidali: tolomendi@tolomendi.eus (Tolomendi landa garapenerako elkarteak bere sare sozialetan partekatuko du).

Eskualdeko ekoizleen katalogoaren berri emateko ere aprobetxatu nahi dugu: www.tolomendi.eus/eskualdeko-ekoizleak.

Gogoratu, jan bertakoa: zaindu, garatu eta aberastu eskualdea eta biziberritu bertako nekazal kultura. 

La iniciativa "Jan Tolosaldea" impulsa un sistema de alimentación basado en el consumo de productos producidos en la comarca y el Ayuntamiento de Irura forma parte de este proyecto. Con esta iniciativa se pretende fomentar los alimentos de proximidad, implicando a los agentes de Tolosaldea que trabajan en el sector agrario, a la ciudadanía y a los ayuntamientos de la comarca y formando una red entre ellos.

De hecho, el sistema alimentario basado en productos autóctonos, además de incidir en la economía autóctona, nos reporta importantes beneficios desde el punto de vista medioambiental, tales como la disminución de las emisiones de gases contaminantes y gases de efecto invernadero asociados al transporte de alimentos, el fomento de la diversidad de especies vegetales y animales autóctonas y el mantenimiento del paisaje rural de nuestros pueblos.

Por estos motivos, el Ayuntamiento de Irura quiere invitar a la ciudadanía a celebrar el Día Mundial del Medio Ambiente (5 de junio) este año de una manera diferente, animando a la ciudadanía a participar en esta iniciativa organizada por Tolomendi, consistente en grabar un vídeo de un máximo de medio minuto (30 segundos) con el lema "Jan Tolosaldea", con el objetivo de realizar alguna actividad a favor de los alimentos locales. Después de grabar el vídeo podéis compartirlo de la siguiente manera:

  • Si tenéis redes sociales publicarlas con el hashtag #JanTolosaldea (o@tolomendi) #vuestra iniciativa, municipios, productores, etc., para que aparezca un hashtag propio.
  • Si no tenéis redes sociales, enviadlas al siguiente vídeo: tolomendi@tolomendi.eus (la asociación de desarrollo rural Tolomendi lo compartirá en sus redes sociales).

Eskualdeko ekoizleen katalogoaren berri emateko ere aprobetxatu nahi dugu: www.tolomendi.eus/eskualdeko-ekoizleak.

Gogoratu, jan bertakoa: zaindu, garatu eta aberastu eskualdea eta biziberritu bertako nekazal kultura.