Publicador de contenidos

Atrás El Ayuntamiento de Irura ha obtenido el certificado BIKAIN de nivel superior

Este Certificado de Calidad en la Gestión Lingüística lo otorga el Gobierno Vasco

05·02·2016


Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiri ofiziala da, eta Eusko Jaurlaritzak ematen du. Hasiera batean, esparru sozioekonomikoan (enpresetan) egiaztatzen eta aitortzen zuen zenbateraino zegoen normalizatua enpresan euskararen presentzia, zein mailatan erabiltzen zen eta hizkuntza-kudeaketa normalizatua zegoen ala ez. Gerora, erakunde publikoei ere eman zieten Bikainen sartzeko aukera, eta halaxe egin du Irurako Udalak.

Ziurtagiria lortzeko prozesuan, Udaleko euskara teknikaria eta UEMAko teknikaria aritu dira elkarlanean. Hasteko, Udalaren egoerari buruzko autodiagnostikoa egin behar izan dute, euskararen erabilerari dagokionez. Ondoren, kanpoko ebaluatzaile-talde batek txosten hori aztertu eta Udala bixitatu du, behaketaren ondorengo txostena burutuz. Horrela, goi mailako ziurtagiria eman diote Irurako Udalari.

Balorazioan, alde batetik, zerbitzu-hizkuntza zein den aztertzen da: erakundearen irudia eta herritarrekiko harremanak. Beste aldetik, lan-hizkuntza ere aztertzen da: barne komunikazioak, lan-tresnak, pertsonen kudeaketa, kanpo harremanak eta kudeaketa sistema. Horrela, hiru mailetatik (oinarrizko maila, tarteko maila eta goi maila) goi mailakoa eskuratu du Irurako Udalak. Aipatu behar dugu, eskualdeko beste bi udalek ere eskuratu dutela goi mailako Bikain ziurtagiria, hala nola, Irurako Udalak eta Ikaztegietako Udalak.

Abenduaren 13an egin zuten ziurtagiriak emateko ekitaldia Bilboko Euskalduna jauregian eta Ana Leunda alkatea izan zen bertan saria jasotzen.

Menú de navegación

Menú de navegación