Web edukia bistaratu

Organikoa

  •   Bilketa egutegi eta ordutegia:
    • Asteartea, ostirala eta igandea, 20:00 – 22:00
  •   Zer utzi?
    • Orokorrean materia organiko guztia, sukaldatuta egon edo ez egon. Esate baterako:
      • Barazki-, fruta-, arroz- eta lekale-hondarrak.
      • Haragi eta arrain-hondarrak. Hezurrak ere bai.
      • Arrautza-oskolak, mariskoa eta fruitu lehorrak.
      • Kafe-eta infusio-hondarrak.
      • Esneki eta zukuak.
      • Ogi-hondarrak.
  •   Kontuz, ez utzi!
    • Organikoa ez dena. Adibidez:
      • Plastikozko poltsak.
      • Mukizapiak edo eskuzapi hezeak.
      • Kafe kapsulak.
      • Zilarrezko papera
  •   Nola utzi?
    • Etxeetako hondakin organikoa atez ateko bilketa sistemaren bidez jasotzen da Iruran. Beraz, astearte, ostiral edo igande gauetan kubo edo ontzi marroia familia bakoitzari egokitutako lekuan utzi behar da.
  •   Oharra:
    • Hondakin organikoa KONPOSTA eginez ere kudeatu daiteke .

320x162