Web edukia bistaratu
Ohiko ikastaroak
Izena ematea herrian bertan ikasteko
Euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu herritik mugitu gabe, eman ezazu izena udaletxean. Maila desberdineko hainbat talde osatuko ditugu: hizkuntz perfilak ateratzeko taldeak, guraso taldeak, etorri berrientzako AISA taldeak... (taldeak sortuko dira gutxieneko ikasle-kopurua osatzen bada):
Hastapen ikastaroa (A1-A2)
Astean 3 egunez, astelehen, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara. Eskolak Iruran edo Anoetan izan daitezke.
AISA taldea (etorkinentzako ikastaroak)
Astean 3 egunez, astelehen, astearte eta ostegunetan, 14:30etik 16:30era. Eskolak Iruran edo Anoetan izan daitezke.
- Nola izena eman:
Irurako udaletxera etorrita edo behean duzun orria posta elektronikoz bidalita (euskara@irura.eus)
- Udaletxeko ordutegia:
09:00-14:00
- Epea:
Irailean eman behar da izena
Eskualdeko Euskaltegietan ere baduzu euskara ikasteko aukera. Zuk behar duzun mailako talderik sortuko ez balitz herrian, euskaltegi hauetara jo dezakezu:
Tolosako Aitzol udal euskaltegia
- Matrikula epea: irailaren lehen hamabostaldia
- Bulego ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00; ostiraletan: 09:00-14:00
- Telefonoak: 943 651 006
- E-posta: aitzolue@tolosa.eus
Andoaingo AEK euskaltegia
- Matrikula epea: iraila osoa
- Bulego ordutegia: 10:00-13:00 eta 18:00-20:00
- Telefonoak: 943 591 704
- E-posta: andoaingoaek@aek.eus
Informazio erlazionatua