Web edukia bistaratu

Konposta

Auzo-konposta

Irurako Udalak 2013an jarri zuen martxan auzo-konpost kanpaina. Ekimen honi esker 3 auzo-konpost gune eraiki dira herrian eta denera 60 familia inguruk dagoeneko beraien hondakin organikoa konpostaren bidez kudeatzen dute.

Zer auzo-konposta?

Auzo-konposta bizilagun ezberdinen artean konposta egitean datza. Horretarako etxean sorturiko hondakin organikoa udalak prestaturiko etxola batzuetan botatzen da eta pausu erraz batzuk jarraituz konpostean bilakatzen da. Etxola hauek eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabili daitezke.

Informazio gehiago edo proiektuan parte hartzeko jarri harremanetan udalarekin.

Informazio erlazionatua

 Konposta egiteko pausuak [pdf]