Web edukia bistaratu

Kokapena

Irura Uzturre mendiaren inguruan eta Oria ibaiaren eskuineko ertzean kokatuta dago, bailaran dagoen lurraren goragune txiki bat aprobetxatuz. 3 km2-ko azalera du; tamaina txikiko lurraldea da. TOLOSALDEA bailaran kokatuta dago.

Inguruko herriak:

  •  Anoeta:
    • Oria ibaiaren ezkerreko ertzetik mugatzen du Irura, 1.800 biztanle. Distantzia: Irurako plazatik Anoetako plazara 800 m
  •  Villabona:
    • iparraldetik mugatzen du, 5.369 biztanle. Distantzia: Irurako plazatik Villabonako plazara 2 km
  •  Tolosa:
    • hegoaldetik mugatzen du, 18.020 biztanle. Distantzia: Irurako udaletxetik Tolosako udaletxera 4 km

Komunikazioak:

  •  N1 errepidea (autobidea):
    • Tolosa - Donostia. Iruratik Donostiara kotxez 15-20 min.
  •  Autobusak:
    1. Tolosa/Donostia/Tolosa ohiko linea (TSST enpresa) 30 minuturo
    2. Tolosaldea autobusak Anoetan du geltokia
  •  Trena:
    • Renferen geralekua Anoetan dago (Irurako erdigunetik 600 metrora)