Web edukia bistaratu
Hondakinen bilketa zerbitzua
Irurako udalerrian eta Tolosaldeko eskualdean hondakinen gaikako bilketarako zerbitzu ezberdinak daude herritarren eskuragarri.
Zerbitzu hauek ondorengoak dira:
Gaikako bilketa zerbitzua:
- Papera eta kartoia
- Ontzi arinak
- Organikoa
- Beira
- Errefuxa
- Hondakin arriskutsuak
- Arropa
- Sukaldeko olioa
- Pilak
- Zakur gorotzak
Informazio bulegoa: Hondakinen gaikako bilketari buruzko informazio bulegoa Tolosan dago eta hauxe da bere telefonoa: 661 559 736
Bolumen handiko hondakinen bilketa:
Zein hondakin utzi daiteke?
Etxeko tresna handiak: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, ikuzgailuak, etab.), linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak, etab.).
Ez utzi:
Ezin da utzi obra-hondakinik, pneumatikorik, paletik, paperik, kartoirik edo/eta zabor-poltsarik. Horretarako, erabil ezazu Garbigunea.
Bilketa eguna:
Hilaren lehen eta hirugarren ostiralean egiten da bolumen handiko hondakinen bilketa Iruran. Hondakinak bezperako gauean 20:00etatik aurrera utzi behar dira beirarentzako edukiontzien ondoan. Jai egunetan ez da bilketarik egiten.
Beste aukera bat hondakin hauek Tolosa edo Andoaingo Garbigunera eramatea da.