Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak

Habiaratutako portletak

BERRIAK

Atzealdea

Irurako Udalak goi mailako BIKAIN ziurtagiria lortu du

Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu du Udalak

2016·02·05


Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiri ofiziala da, eta Eusko Jaurlaritzak ematen du. Hasiera batean, esparru sozioekonomikoan (enpresetan) egiaztatzen eta aitortzen zuen zenbateraino zegoen normalizatua enpresan euskararen presentzia, zein mailatan erabiltzen zen eta hizkuntza-kudeaketa normalizatua zegoen ala ez. Gerora, erakunde publikoei ere eman zieten Bikainen sartzeko aukera, eta halaxe egin du Irurako Udalak.

Ziurtagiria lortzeko prozesuan, Udaleko euskara teknikaria eta UEMAko teknikaria aritu dira elkarlanean. Hasteko, Udalaren egoerari buruzko autodiagnostikoa egin behar izan dute, euskararen erabilerari dagokionez. Ondoren, kanpoko ebaluatzaile-talde batek txosten hori aztertu eta Udala bixitatu du, behaketaren ondorengo txostena burutuz. Horrela, goi mailako ziurtagiria eman diote Irurako Udalari.

Balorazioan, alde batetik, zerbitzu-hizkuntza zein den aztertzen da: erakundearen irudia eta herritarrekiko harremanak. Beste aldetik, lan-hizkuntza ere aztertzen da: barne komunikazioak, lan-tresnak, pertsonen kudeaketa, kanpo harremanak eta kudeaketa sistema. Horrela, hiru mailetatik (oinarrizko maila, tarteko maila eta goi maila) goi mailakoa eskuratu du Irurako Udalak. Aipatu behar dugu, eskualdeko beste bi udalek ere eskuratu dutela goi mailako Bikain ziurtagiria, hala nola, Anoetako Udalak eta Ikaztegietako Udalak. Zorionak haiei ere!

Abenduaren 13an egin zuten ziurtagiriak emateko ekitaldia Bilboko Euskalduna jauregian eta Ana Leunda alkatea izan zen bertan saria jasotzen.


AGENDA

22 API
Apirilaren 22a, igandea, 11:00etan haurrak eta 12:00etan helduak. Izenematea: haurrak dohainik, helduak aurretik 3€ egunean 5€