Web edukia bistaratu

Mintzalagun: praktikatu euskara herrian bertan.

Euskara praktikatu nahi duzu, baina ez dakizu norekin?

Euskalduna zara eta euskaraz hitz egiteko aukera berrien bila zabiltza?

Bada, aukera polita izango duzu Iruran bertan!

Urte osoan zehar, astean behin, ordubetez, euskaraz hitz egitea da helburua. Lagunartean, solasean, elkarri kontuak kontatuz... euskara modu informalean praktikatzeko aukera paregabea da. Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dizugu mintzapraktika egitasmoarekin: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero. Gainera, harreman berriak euskaraz egiteko aukera bikaina izango duzu.

Bidelaria da, euskara ikasten ari eta hitz egiteko zailtasuna duena; eta bidelaguna, berriz, euskaraz jakin edo euskaldun zaharra izan eta euskaraz egin nahi duenari lagundu nahi diona.

Zein izango zara zu? Deitu udaletxeko euskara zerbitzura (943691333) edo etorri bertara izena ematera.