Web edukia bistaratu

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Diru-laguntza eskatzeko interesa duenak honako hauek izan behar ditu kontuan:

Aurrez izena ematea (ikastaroa hasterako):

  •   Noiz egin?
    • Ikasturte osoko ikastaroetan, azaroaren 15a da aurrez izena emateko azken eguna. Ikasturte osokoak ez diren ikastaroetan edo udakoetan matrikulatuz gero, matrikula egin orduko egin behar da izen-ematea.
  •   Non?
    • Udaletxean.
  •   Zer aurkeztu behar da?
    • Aurrez izena emateko orria bakarrik, behar bezala beteta (ikusi behean Aurrez izena emateko orria izeneko fitxategia).

Diru-laguntza eskatzea (ikastaroa amaitzean):

  •   Noiz egin?
    • Ikastaroa amaitu orduko.
  •   Non?
    • Udaletxean.
  •   Zer aurkeztu behar da?
    • Eskabide-orria behar bezala beteta (ikusi behean Eskabide-orria izeneko fitxategia).
    • Nortasun-agiriaren fotokopia.
    • Banketxe edo aurrezki kutxaren agiria, kontu korrontearen titularra zarela egiaztatzen duena.
    • Matrikularen gastua egin duzula egiaztatzen duen bankuko agiria.
    • Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatuko duen agiria.
    • Pentsiodunen txartela edota Gizarte Segurantzako lan-bizitzaren txostena, hala badagokio.
    • Euskaltegiak edo ikastaroko arduradunak emandako ziurtagiria. Bertan matrikula kopurua, asistentzia eta aprobetxamendua aipatuko dira.