Web edukia bistaratu

Babes zibila

Babes zibila

Irurako Udalak 2012ko maiatzean onartu zuen Irurako Babes Zibileko Boluntario Taldearen araudia eta urtearen amaieran taldea eratu zen, prebentzioa eta ekintzak koordinatzeko, pertsonak naiz ondasunak larrialdietan –arrisku handia, hondamendia, ezbehar publiko edo halakoak- jasan ditzaketen kalteetatik babesteko. Taldea 10 kidek osatzen dute eta herrian sor daitezkeen larrialdi egoeretan laguntzeko prest daude, beti ere larrialdietako zerbitzu publikoen elkarlanean arituz edo hala badagokio, haiek ordezkatuz. Horretarako taldearen eta udalarenak diren baliabideak erabiltzen dira.

Talde hau herrian antolatzen diren hainbat ekitaldien segurtasuna bermatzen saiatzen da, adibidez: trafikoa antolatuz, kirol, kultur edo jaietako ekitaldietan, lehen sorospen zerbitzua emanez kirol probetan, prebentzio lanak arrisku egoeretan (euri, elur, haize e.a.).Beste helburuetako bat da udalerriko arriskuen balorazio plana aztertu, eguneratu eta prest egotea horrelakorik gertatzen denean, herritarrei zerbitzu egokia emateko.

Taldeko kideak

  •   Joxi Lasa (arduraduna)
  •   Jose De Dios (ordezkoa)
  •   Jose Luis Olano
  •   Jose Luis Fernandez
  •   Mikel Mendizabal
  •   Joseba De Dios
  •   Jokin Lasa
  •   Asintxio Iturbe
  •   Antton Gutierrez
  •   Xabier Karrera

Informazioa

  •   Kontaktua: Joxi Lasa
  •   Telefonoa: 610420110
  •   Emaila: zerbitzuak@irura.eus

Ordenantzak

pdf
181.67 KB
2012·05·03 Beste ordenantza batzuk | ordenantza | Babes zibila
Irurako Babes zibileko boluntario elkartearen araudiaren behin betiko onarpena

Eskaerak eta dokumentuak