Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

Ongi etorri Irurako Udalaren web orrialdera.

Alkatea

Herritarron arteko harremana eta komunikazio zuzena erraztea, udal gobernua osatzen dugun irurarron xedeetako bat da, garrantzitsuena ziur aski. Irurako Udalaren web orrialdea da horretarako bideetako bat.

Webgune honetan, Udaleko sail guztien jardunaren oinarrizko informazioa topatu ahal izango dute herritarrek.

Horrez gain, helburua, webgunearen bidez ahalik eta parte-hartzerako bide gehien eskaintzea izango da. Hori, pixkanaka lortuko den zerbait izango da, hobetzeko pausoak emanez.

Besterik gabe, eta denontzat erabilgarria eta onuragarria izango delakoan, tresna hau erabiltzera animatzen zaituztegu.

Ana Jesus Leunda
Irurako alkatea