Web edukia bistaratu

AISA ikastaroa etorkinentzat

Irurako eta Anoetako udalok, elkarlanean, AISA taldeak bultzatu nahi ditugu. AISA ikastaroak etorkinak euskarara hurbiltzeko bereziki prestatutako ikastaroak dira (euskara ezer ez dakitenentzat). Talde hauetan parte hartzeko aukera eskaini nahi diegu euskara ikasi nahi duten etorri berri guztiei.

Hona ikastaroaren ezaugarriak:

  •   Lekua: eskolak Iruran edo Anoetan izan daitezke
  •   Ikastaroaren iraupena: 2018ko urritik 2019ko ekainera (180 ordu)
  •   Eskola egunak: astean 3 egunez (astelehen, astearte eta ostegunetan)
  •   Ordutegia: 14:30etik 16:30era
  •   Prezioa: 57 € (diru-laguntza eska daiteke udaletxean)

Interesa duenak Irurako udaletxera jo behar du matrikula egitera, edota beheko orria euskara@irura.eus helbide elektronikora bidaliz.

Informazio erlazionatua

Izena emateko orria