Web edukia bistaratu

Agenda 21

Zer da Eskola Agenda 21?

Eskolako Agenda 21 programa hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da. Programa honen bidez hezkuntza-komunitatea eta bere ingurunearen ingurumen eta arlo sozialaren hobekuntzarako ekintza plan bat garatzen da.

Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:

  •   Eskola eta bere inguruaren ingurumena hobetzea.
  •   Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.
  •   Tokiko komunitatean parte hartzea.

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren, eskolako ingurune hurbilenaren eta udalerriaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari herria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen zaizkio.

Tokiko Ekintza Plana

Tokiko Agenda 21 udal-agintariek herrian iraunkortasuna lortzeko sustatu eta garatzen duten Ekintza Plana da. Tokiko Agenda 21 prozesuak bi urrats nagusi ditu bereziki:

  1. Diagnostikoa: Herria eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko herriaren egoera zein den jakin behar da. Horretarako ingurumen, ekonomia eta giza diagnostiko bat egin behar da.
  2. Ekintza Plana: Diagnostikotik herriko egoera zein den jakinda herriaren etorkizuna eraikitzen lagunduko duen plana diseinatzen da.

Bi urrats horietan herritarren eta herriko giza, ekonomia eta ingurumen eragileen partehartzea beharrezkoa da.

Dokumentuak

pdf
1.58 MB
2013·12·31 Agenda 21 | Zer da Eskola Agenda 21?

Egindako lanaren, hartutako konpromisoen eta udalarentzako proposamenen aurkezpena. (pp Irura 2013-2014.pdf)

pdf
1.96 MB
2014·12·27 Agenda 21 | Zer da Eskola Agenda 21?

Egindako lanaren, hartutako konpromisoen eta udalarentzako proposamenen aurkezpena. (pp irura-argazkirikgabe 2014-15.pdf)

pdf
60.81 KB
2016·01·30 Tokiko Ekintza Plana
(Irura_Ekintza Plana.pdf)
pdf
60.81 KB
2016·02·01 Tokiko Ekintza Plana
(de momento no existe el documento)
pdf
201.14 KB
2015·11·25 Agenda 21 | Zer da Eskola Agenda 21?

(1º hiruhilabetea 2015-2016.pdf)