Agenda

Atzealdea

Udal batzarra

Maiatzarenn 30ean arratsaldeko zazpi eta erdietan
30 MAI

 

 

Udal batzordeko zinegotziei ohiko bilkurara dei egiten zaizue. Bilkura hau udaletxeko batzar aretoan izango da MAIATZAREN 30ean, arratsaldeko ZAZPI ETA ERDIETAN, eta honekin batera doazkizue egun horretako gaiak, aurretikoak eta informeak. Zinegotziek prest dituzue gainerako agiriak, gaia ongi jorratzeko, hobeto ezagutzeko eta, erabaki bat hartu baino lehen, aztertuta eramateko.

 

Iruran, 2017ko maiatzaren 25ean

ALKATEA

 

GAIAK

 

1.- Aurreko akta onartzea (2017-04-25).

2.- Alkatetzaren dekretu hauen berri ematea: 2017/68tik 2017/89 dekretura arte.

3.- Udalbatzen bilerak grabatzeko erabakia onartzea, hala badagokio.

4.- 2018rako Irurako udalerriko tokian tokiko jaia izendatzea.

5.- 2017an Tolomendiri egin beharreko ekarpena onartzea, hala badagokio.

6.- Kontu-hartzailearen txostenak.

7.- Galde-erreguak.