Berriak
Atzealdea

Ikasketa gela Herri-eskolan

Udal honek, 18 urtetik gorako ikasle guztiei, plazako herri-eskolako gela bat ikasketa gela moduan erabiltzeko aukera zabaldu nahi die.

2019·03·06


Aukera asteko egun guztietan izango da, astelehenetik igandera, 09:00tik, 21:00etara. Erabiltzaile bakoitzak giltza elektronikoa eskuratuko du eta ikasteko erabiltzeko espazioa izango du, beti ere, ordutegiaren barruan.

Zerbitzua doan izango da. Erabiltzaile izateko, ordea, kulturunean inprimaki bat bete behar da, araudi txiki bat betetzeko konpromisoa sinatu behar da eta giltza elektronikoa eskuratzeko 15€ko fidantza  ipini beharko da.

Zerbitzu berri hau ikasleentzako onuragarria izango delakoan dago udala.

Zerbitzuari buruzko edozein zalantza argitzeko kulturunera jo beharko da, bertara joanez, 943 692 674, telefono zenbakira deituz edo kultura@irura.eus helbide elektronikora edo 688 874 896 washap zenbakira idatziz.

 

 

 

Dokumentuak deskargatu

Orri eskaera eta oinarriak [pdf]