Berriak

Atzealdea

Udaletxea egokitzeko proiektua

Anima zaitez parte hartzera!

2018·06·20


Nola parte hartu

Hainbat bide jartzen dizkizugu eskura iradokizunak helaraz diezazkiguzun:

  • Beherago topatuko duzun liburuxkan dagoen ebakigarria betez eta informazio-karpan egongo den kutxatilan utziz. Informazio-karpa ekainaren 19an kokatuko da Udaletxeko plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Proposamena/-ak (eranskin eskaneatu gisa) partaidetza@irura.eus helbide elektronikora bidaltzea.
  • Udal-webgunean atondutako inkestaren bitartez.
  • Ebakigarria betez eta Udaletxearen sarreran xede horretarako kokatuko den kutxatilan utziz.
  • Era berean, Udaletxearen sarrerako postontzian ere sar dezakezu.

Behean dauden PDF dokumentuetan proiektuari buruzko informazio zehatza topatuko duzue, eskuorri bat informazio orokorrarekin eta inkestareeki, planoak eta irudi birtualak eta proiektuaren memoria.

 

Proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da

Horrez gain, proiektuaren gainean aritu eta horren xehetasunak sakonago ezagutu nahi izanez gero, ludotekako eraikinean egingo den tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ekainaren 26an, 17:00etan, duzu horretarako aukera.

Eskatuz gero, haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.

 

 

Udaletxea egokitzeko proiektua

Informazio orokorra eta inkesta [pdf]

 

Udaletxea egokitzeko proiektua

Planoak eta irudi birtualak [pdf]

 

Udaletxea egokitzeko proiektua

Memoria [pdf]