Berriak

Atzealdea

2018-2019 Haur eta nerabeentzat kirol eta kultur jarduerak

Ikastaroa urriaren 1eko astean hasiko da.

2018·07·04


Matrikula eskaerak

Irailaren 3tik 14ra aurkeztu beharko dira kultura bulegoan.

Eskaerak lekuak baino gehiago direnean interesatuen zerrendak osatuko dira eta matrikula eskubidea zozketa bidez erabakiko da. Behar izanez gero, zozketa irailaren 18an, 11:30etan egingo da udaletxean.

Iruran erroldatutakoak lehentasun osoa izango dute. (Beharrezkoa da errolda agiria aurkeztea.

6 matrikula baino gutxigoko taldeak bertan behera geratuko dira.

 

Hobariak: (Iruran erroldatutakoentzat bakarrik).

  • Familia ugariaren agiria ekartzen dutenei %20ko deskontua aplikatuko zaie (agiria aurkeztea beharrezkoa da).
  • Inork ordaintzeko arazoak balitu, udaleko gizarte zerbitzuetako agiria aurkeztuta kuotaren %10a ordainduko luke.
  • Ikastaroa urriaren 1eko astean hasiko da.