Berriak

Atzealdea

Irurako bide azpiegiturak hobetzeko lanak egingo dituzte udalak eta Foru Aldundiak

Hitzarmena atzo sinatu zuten Ana Jesus Leunda alkateak eta Aintzane Oiarbidek, Bide Azpiegituerkoa dipuatuak

2017·03·15


                                                                                      

Irurako bide azpiegiturak hobetzeko lanak egingo dituzte udalak eta Foru Aldundiak

        Oinezkoentzat segurtasuna handitze aldera, herria zeharkatzen duen GI-3650 errepidea estutu egingo da eta espaloiak zabaldu

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irurako udalak herriko segurtasuna eta zerbitzuak  hobetzeko lanak egingo dituzte herrian. GI-3650 errepidearen zeharbidean, Kale Nagusia 25-29 zatia hiritartzeko proiektuari dagokion hitzarmena  onetsi dute gaur eguerdian bi erakundeek.

  Proiektuak lan hauek aurreikusten ditu: erdiko irlatxoa kentzea, espaloia zabaltzea oinezkoen segurtasuna hobetzeko, drainatze sarea berritzea, baita argindar, telekomunikazio, gas, argiztatze publiko, saneamendu eta horniketa sareak ere, eta galtzadaren zorua berritzea.

 Era berean, puntu jakin batean sestra aldatuko da, egun N-I errepideko irteeran sortzen den putzua desagerrarazteko, izan ere, ibaia hazia datorrenean Oriako ubidera ura drainatzeko arazoak izaten dira. 

Aurrekontua 284.269,14 euro da eta lanak lau hilabeteko epean burutzea aurreikusten da. Hitzarmenaren arabera, Irurako Udalak proiektuaren lanak kontratatu eta gauzatzeko konpromisoa hartzen du. Aldundiak, berriz, bere eskumenekoak diren obrak finantzatuko ditu, 119.786,79 eurorekin. 

.

 

Donostia, martxoaren 9a