Agenda

Atzealdea

Euskararen eguna 2018

3 ABE

Abenduaren 3an ospatu genuen Euskararen Nazioarteko Eguna. Aurtengoa egun oso berezia izan da Euskal Herrian, Tolosaldean eta Iruran, Euskaraldiaren amaierarekin bat egin baitu.

Egitaraua txukun-txukun bete genuen, baina, eguraldia zalantzazkoa zenez, plazan egin beharrean frontoian egin genuen ospakizun guztia.

Egitaraua

  • 15:15: Frontoian elkartzea: Ikastolako umeak kalejiran etorriko dira frontoira.
  • 15:30: Ikastolako ikasleen pregoia eta adierazpen instituzionala
  • 15:45: Euskaraldiari agurra: Aitor Mendiluzeren bertsoak
  • 16:00: Ikastolako haurrek prestatutako ikuskizuna
  • 16:15: Gaztaina-jatea
  • 16:40: Mosaikoa osatzea: ahobizi eta belarriprestak irudikatu plazan herritar guztien laguntzarekin, eta argazkia atera
  • 17:00: Euskaraldiaren amaierako txupinazoa

 

 

Dokumentuak deskargatu

Programa [pdf]

 

Euskaraldia 2018

Euskaraldia
Euskaraldia
Euskaraldia
Euskaraldia
Euskaraldia