Berriak

Atzealdea

Erosketa bonoen kanpaina

Irurako Udalak, herriko dendari eta tabernariekin batera, erosketa bonoak sustatuko ditu abenduan eta urtarrilean.

2018·12·05


Herriko merkataritza indartzea da egitasmo honen helburua. Guztira, erosketa bonoa 15 saltokitan erabiltzeko aukera egongo da.

Kanpaina abenduan hasiko da, eta urtarrilaren 31ra arte iraungo du, 50 euroko balioa duten loteek 40 eurotan erosiko dituzte erabiltzaileek. 10euroko 5 bonoko lotea erosi ahal izango da, erabilera errazteko.

Guztira 100 lote jarriko ditu udalak eskuragarri, eta pertsona bakoitzak lote bat erosteko aukera izango du gehienez. Udaletxeko harrera bulegoan erosi ahal izango dira, abendutik aurrera, 09:00etatik 14:00etara bitartean, guztiak agortu arte.

Herritarrak eskaintza berezi honetan parte hartzera animatzen ditu udalak, erosketak herriko komertzioetan egitea garrantzitsua baita.