Berriak

Atzealdea

Irurako herrian gazteek etxebizitzen alokairurako diru-laguntza

Denen ezagutzan jartzen da, Irurako Udaleko udalbatzak, 2018ko maiatzaren 29ko bilkuran, Irurako herrian gazteek etxebizitzen alokairurako diru-laguntza oinarriak onartzea erabaki zuen.

2018·07·16


  • Onuradunak: 18 eta 35 urte bitartean dituzten eta Iruran erroldatuta dauden gazteak.
  • Helburua: Irurako etxebizitzen alokairuagatik diru-laguntza ematea, alokairuko prezioa hilean 600 euro baino gehiago ez bada eta gehiengo denboraldia 24 hilabete izanik (2018 eta 2019).
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko abenduaren 31 arte.
  • Eskaerak aurkezteko lekua: Udal honetako harrera bulegoan. Irura, San Migel plaza, 1.
  • Argibidea: Harrera bulegoan