Berriak

Atzealdea

2018-2019 Kirol eta kultur jarduerak helduentzat

Ikastaroa urriaren 1eko astean hasiko da.

2018·07·04


Matrikula eskaerak

Irailaren 3tik 14ra aurkeztu beharko dira kultura bulegoan.

Eskaerak lekuak baino gehiago direnean interesatuen zerrendak osatuko dira eta matrikula eskubidea zozketa bidez erabakiko da. Behar izanez gero, zozketa irailaren 18an, 11:30etan egingo da udaletxean.

Iruran erroldatutakoak lehentasun osoa izango dute. (Beharrezkoa da errolda agiria aurkeztea.

6 matrikula baino gutxigoko taldeak bertan behera geratuko dira.

 

Hobariak: (Iruran erroldatutakoentzat bakarrik).

  • Familia ugari agiria, gazte txartela, langabeziako agiria, erretiratu agiria %20ko deskontua aplikatuko zaie (agiria aurkeztea beharrezkoa da).
  •  %85 edo gehiagoko ezintasuna dutenek diru laguntza jaso nahi badute “aurrez izena ematea: ezinduentzako diru-laguntzak” agiria bete beharko dute udaletxean.
  • Trinketeko bazkideek kirol ikastaroetan %10eko deskontua izango dute (bazkidetza hobaria kirol jardueratan bakarrik izango da). -deskontuak ez dira gainjartzen, deskonturik handiena aplikatuko da.

3 hilabeteko ikastaroetan hiruhilekoa amaitu baino lehen kultura bulegoan ezer esan ezean, matrikulak jarraitzen duela ulertuko da.