Berriak
Atzealdea

Helduentzako kirol jarduerak Iruran 2. hiruhilekoa

Matrikula epea: abenduaren 13tik 20ra kultura bulegoan

2018·12·13


Bigarren hiruhilekoa urtarrilaren 7an hasiko da.

Izen ematean plazak gaindituz gero, zozketa publikoa egingo da abenduaren 21ean goizeko 12etan kultura bulegoan.

  • Iruran erroldatutakoek lehentasun osoa izango dute
  • 6 matrikula baino gutxigoko taldeak bertan behera geratuko dira.
  • Hobariak, iruran erroldatutakoentzat bakarrik:
    • Familia ugari agiria, gazte txartela, langabeziako agiria, erretiratu agiria %20ko deskontua aplikatuko zaie (agiria aurkeztea beharrezkoa da).
    • %85 edo gehiagoko ezintasuna dutenek diru laguntza jaso nahi badute “aurrez izena ematea: ezinduentzako diru-laguntzak” agiria bete beharko dute udaletxean.
    • Trinketeko bazkideek kirol ikastaroetan %10eko deskontua izango dute (bazkidetza hobaria kirol jardueratan bakarri izango da).
    • Deskontuak ez dira gainjartzen, deskonturik handiena aplikatuko da.