Berriak

Atzealdea

Abenduaren 3an mosaiko ederra osatuko dugu plazan

TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!! lemapean ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Hemen duzue egitaraua.

2017·11·28


Eskualde mailan ekintza bateratua egingo dugu aurten. Herri guztien artean, “TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!!” leloa osatuko dugu, herri bakoitzak esaldi horren letra bat irudikatuz. Beraz, abenduaren 3an, igandea, herriko plazan elkartuko gara 11:30ean.

Hemen duzue prestatu dugun EGITARAUA:

11:30     Herritarrak plazara biltzea.

12:00     Mosaikoa osatzea: Ataria Irratiak Tolosaldea osoan egingo du txalaparta deia. Iruratarrok “R” hizkia osatuko dugu plazaren erdian. Mosaikoa koloretako kartulinak gainean ditugula egingo dugu, beraz, pertsona bakoitzak edozein kolore edo tamainako kartulina bat ekarri beharko du.

Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko dugu.

12:15     Mosaikoari argazkia atera.

Hizki potolo-potoloa irudikatu behar dugu!  Zatoz gurekin ospatzera festa-egun hau!