Berriak
Atzealdea

2019ko “udaleku irekietarako” Aisialdiko zuzendaria eta begiraleak hautatzeko deialdia

Irurako Udalak begiraleak eta zuzendari bat kontratatuko ditu antolatuko dituen “Goiza Pasa 2019” udaleku irekietarako, ekainaren 24tik uztailaren 26ra. Izena ematen duten haur kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.

2019·05·07


Hezitzaile lanetan aritzeko beharrezkoa da adinez nagusia izatea kontratua sinatzean eta euskaraz jakitea.

Lehentasun osoa izango dute aisialdiko zuzendari eta begirale titulua dutenek.

Kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak, errolda, titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua … izango dira.

Interesatuek kurrikulumak eta titulu, ikastaro eta lan egin izanaren agirien kopiak (maiatzaren 7tik 20ra, biak barne) udaletxeko bulego orokorretara ekarri beharko dituzte goizeko 9etatik arratsaldeko 2etara.

 

Dokumentuak deskargatu

Dekretua [pdf]