Visor de contenido web

Sailkatutako jardueraren aurretiazko komunikazioa

Sailkatutako jardueraren aurretiazko komunikazioa zer da?

Jarduera sailkatuen lizentzia eskuratzea derrigorrezkoa ez den kasuetan, merkataritza, ostalaritza, lantegi txikiak edo zerbitzu jarduerak abian jartzeko, horien sustatzaileak bere datuak eta gainontzeko agiriak Udalari jakinaraziz aurkezten duen idatzia.

Epigrafeak

  1. Jarduera sailkatuaren aurrekomunikazioa behar duen jarduerak (ingurugiroaren babesari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 legeko ii b eranskineko zerrenda)
  2. Merkataritza jarduerak 300 m2ko baino utxiagoko azalera duen establezimenduan (abenduaren 26ko 12/2012 legeko eranskineko zerrenda)
  3. Ikuskizun publiko eta jolas jardueren lokalak (azaroaren 10eko 4/1995 legea 9 bis atala)
  4. Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak hasteko edo irekitzeko (ingurugiroaren babesari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 l egeko ii a eranskineko zerrenda)
  5. Obra lizentzia egiteko eskaera

Aurkeztu beharreko agiriak kasu guztietan

  • Titularraren N.A.Nren fotokopia.
  • Hala izanez gero, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria; persona juridikoak (ad.sozietateak) edo ondasunen erkidegoak direnean, ahalordea edo eskritura.

1., 2., 3. epigrafeetako jarduerak

  • Memoria: Jarduera deskribatu behar du eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.
  • Pertsona tekniko gaituak emandako ziurtagiria. Berak ziurtatuko du jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betebehar guztiak, baita, bete beharrekoak badira, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotakoak ere.

4. epigrafeko jarduerak

  • Tekniko gaituak emandako ziurtagiria ere aurkeztu behar da, egiaztatzeko jarduerak edota instalazioak bat datozela aurkeztutako eraikitze-proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ezarri zaizkion neurri zuzentzaileak bete dituela.

5. epigrafeko jarduerak

  • Memoria, aurrekontua eta planoak

Eranskina

Interesunak du aurkezteko hamabost eguneko epea Aurretiazko Jakinarazpena hau aurkeztu eta gero honako dokumentazioa ekartzeko:

A) 1., 2., 3. epigrafeetako jarduerak.

  1. Proiektu teknikoa
  2. Boletin eta Ziurtagiri teknikoak
  3. Bestelako baimenak (Osasun Saila, Ingurugiroa)

B) 4. epigrafeko jarduerak

Sailkatutako jarduera lizentzian eskatutako guztia.

Dokumentazioaren ale bat paperean eta bete bat euskarri elektronikoan (CD, USB) aurkeztu beharko dira

Jarduera egiteko baldintzak

  1. Aurrekomunikazioa aurkeztu den egun berean jarduera hasi daieteke
  2. Diziplinako neurriak hartuko dira agiri honetan emandako datuak ez badira zehatzak, faltsuak badira edo funtsezko datuak ez badira eman, obrak egiteko lizentziarik edo jarduteko lizentziarik ez badago, beharrezkoa denean, edo bertako baldintzak ez badira betetzen, eta jarduera bertan behera uztea ere agindu daiteke.

Oharra

Komunikazio honen ondorioz ematen diren administraziozerbitzuek lokalak jartzeagatik eta jarduera eta instalazioengatik emandako zerbitzuen tasa sortuko dute.

Datuen babesa: Dokumentu honetan agertzen diren datuak interesdunaren baimenarekin jasoko dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Azkoitiko udalaren fitxategi egokian sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako baino ez dira erabiliko, baina beste herri administrazio batzuei laga edo jakinarazi ahal izango zaizke. Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako kasuetan, interesdunak nahi badu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubidea erabilia ahal izango du aipatutako Legean ezarritako moduan.