Noticias

Atrás

"ISPILUARI BEGIRA" tailerra haur eta gurasoentzat

Haurren begirada izango da saio honen abiapuntua.

21·11·2017


Haurrek beraien errealitatea eta hizkuntza-ohiturak modu bisual batean adieraziko dituzte, kolore eta marrazkien bidez. Ondoren, gurasooi aurkeztuko digute egindakoa, eta elkarrekin hausnartuko dugu errealitate horretaz.

  • NORENTZAT: LH1etik LH4rako haurrentzat eta haien gurasoentzat.
  • EGUNA: azaroaren 28a.
  • ORDUA: 17:30ean haurren saioa eta 18:30ean gurasoei aurkezpena eta hausnarketa.
  • TOKIA: Herri Eskola eraikina, plazan.
  • IZENA EMATEA: azaroaren 27ra arte, udaletxeko harreran edo euskara@irura.eus helbide elektronikoan (aipatu haurraren izen-abizenak, telfono zenbakia eta gurasoek parte hartuko duten ala ez).
  • HIZKUNTZA: tailerra euskaraz izango da.